Kontaktua eta erreserbak

Paintball Iturgutxi. Paintball Galarretan. Araba. Euskal Herria

Kontaktua eta erreserbak

Paintball-a adin guztietako pertsonentzat egokitua dago (adin gutxiko gazteak gurasoen edota tutoreen baimena sinaturik ekarri beharko dute), estimulatzaile ikaragarria, dibertigarria eta bere ekintza des-estresanteagatik gomendatuta. Nahiz eta arriskutsua dirudien, ez da halakoa, aurpegi babesa kentzen ez dugun bitartean ta distantzia motzean tiro egiten ez badugu. Painball-ean, beste kiroletan baino istripu gutxiago ematen dira.

Gogoratu 18 urtetik beherako gazteak gurasoen edo tutoreen baimena ekarri behar dutela eta 14 urtetik beherakoak ezin dutela jolastu, oraingoz.  Ze denbora laburrean jolasleku berezi bat egingo dugu, 10 eta 14 bitarteko gazteak Paintball-ean jolasteko aukera izan dezaten. Bertan, estrategia, abiadura eta punteria erakutsi beharko dute. 

Jokoak 2 ordu irauten ditu gutxi gora behera eta 8 pertsona gutxienez behar dira jolastu ahal izateko. Gogoratu, taldea zenbait eta haundiagoa izan, gero ta dibertigarriagoa izango da jokoa..

8 pertsona baino gutxiago bazaudete eta ezin baduzue jende gehiagorik aurkitu, gurekin kontaktuan jarri eta zuen egoera berdinean aurkitzen den talderen batekin elkartzen saiatuko gara.

Jolastera etorri ahal izateko, gurekin kontaktuan jarri beharko zarete aste beteko aurerapenarekin gutxienez, datarekin eta orduarekin arazorik ez izateko.

Zuek ekarri behar duzuen arropari buruz, kirola egiteko erabiltzen duzuen arropa erosoa eta zapatillak edo botak, ekintza egiteko behar duzuen beste guztia guk jartzen dugu. Oso ondo pasatzeko gogoak ekarri behar dituzue bakarrik!!!

Paintball-az aparte beste ekintzaren bat egin nahi baduzue, guk lagunduko zaituztegu eguna antolatzen..

Gurekin kontaktuan jartzeko, hoberena 671580011 telefonora deitzea da.

Zuen erreserba internet-en bidez egin nahi baduzue ordea, gure helbidea honako hau da info@paintball-iturgutxi.com.

E-mail-ean zuen izena ta telefono zenbakia jartzea eskertuko genizueke erreserba azkartzeko asmoz.

Paintball Iturgutxi · GALARRETA · 01208 . Alava · País Vasco · Tel.: 671 58 00 11